
ZINEMASTEA amaituta, ARKABIAk bere askotariko kultura programaziori eutsi dio berriro. Otsailaren 28an, Vital Fundazioaren kulturgune berrian ikus-entzunezko performance bat egingo da zuzenean, zuzeneko musika elektronikoa eta bisuala barne: Perarnau IV feat live Drama av set. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta sarrerak gaurtik aurrera eros daitezke, 10 euroren truke, www.arkabia.eus webgunean edo bere egoitzan bertan, Posta kalea 13-15.

