1. Hasiera
  2. Node
  3. Nazioarteko prentsa
prensa

Informazioa

Edukia

Tailer honetan hainbat egunkaritako nazioarteko ataleko albisteak aztertzen dira sakonki azaltzeko, horiei buruz hitz egiteko eta eztabaidatzeko. Kontua ez da eskolak ematea, albisteak komentatzea baizik, eta, batez ere, parte-hartzaileen artean eztabaida egon dadin bultzatzea. Horietakoren bat ere aprobetxatzen da gairen bat modu monografikoan azaltzeko.

Ordutegia, iraupena eta lekua

Kordoi etxean (Aiztogile 24) Astelehenak 12:00-13:30. 2026ko otsailaren 2tik maiatzaren 25era.

Jai-egunak:

  • Apirilak 6 eta 27 

Prezioa

60€

Ikastaroaren garapena

Victor Amadok emango du tailerra, UPV/EHUko Historia Garaikideko irakaslea eta Europar Batasuneko European External Accion Service (EEAS) erakundearen barruan hauteskundeetako nazioarteko behatzailea.

Izen-emateak

Izena urtarrilaren 14tik 15era eman daiteke, edo plazak agortu arte:

  • Zuzenean Vital Fundazioaren egoitzan (Aiztogile kalea 24, kordoiaren etxea)
  • Online, urtarrilaren 14an bertan 08:30ean aktibatuko den web-formulario honen bidez:

*Web-orrian 08:30ak baino lehen sartuz gero, orria freskatu, eguneratu eta formularioa ager dadin.