
ARKABIAk joan den asteartean aurkeztu zion publikoari bere lehenengo erakusketa, Vital Fundazioaren kultura gune berri horrek helburu duenari buruzko asmo-adierazpen baten eskutik: Arabako gizartearekiko konpromisoa eta elkarrizketa. Eraikinaren barruan zein kanpoan gauzatuko da asmo handiko helburu hori, xede komun berean bat egiten duten bi proposamen desberdin baina osagarrien eskutik: Arabari eta bertako jendeari, iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko begirada zuhurra.










