
Gizarteak aurrera egin dezan ezinbestekoa den gai honen hainbat alderdiri buruzko hausnarketarako gunea da Vital Fundazioaren Genero Berdintasunaren zikloa, eta hurrengo hitzorduan ‘Genero alborapena medikuntzan' landuko du. Hizlaria Elena Aldasoro izango da, Medikuntzan doktorea; osasunaren arloko ikerketaren eta plangintzaren arloan egin du lan, eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan egiten du lan. Topaketa hilaren 30ean izango da, osteguna, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua). Sarrera doan da eta aretoa bete arte izango da sartzeko aukera.