
Dokumental honek, historian lehen aldiz, erakusten du bere bizitza banda baten taupadatzat, abesti baten pultsutzat jotzen den instrumentuari —bateriari— eskaintzen dioten pertsonen bizitza. Dokumental honek transmititzen du zein zaila den bizitza osoa etengabe eboluzionatzen ari den eta beste instrumentu batzuek baino ikusgarritasun txikiagoa duen tresna bati eskaintzea. Ikusiko dugunez, bateriajoleen ezaugarri komuna beraien instrumentuarekiko duten pasioa eta zentzugabekeria da. Azken finean, Bailando a Golpes dokumentalak ilusioak, ahalegina, etengabeko lana eta zintzotasuna frustrazioarekin eta mota guztietako emozio nahasiekin uztartzen diren istorioak islatzen ditu.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaritza: Álvaro Larrory
- Gidoia : Álvaro Larrory
- Ekoizpena: Sonora Estudios
- Argazkigintza: Javier Ortega Orpi
- Muntaia: Álvaro Herrero
- Musika: Manuel Bagés, David Soler
- Soinua: Martín Guridi, Ane Zugaza
- Iraupena: 64 m
- Hizkuntza: Gaztelania
Zuzendaria
ALVARO LARRORY
Vitoria-Gasteizko musika eszenako beteranoa da. Tapioca izeneko areto mitikoaren jabea, DJa eta programatzailea izan zen. Bateriajole gisa, Gasteizko banda klasikoetan aritu da, hala nola Sexpir, In-Albis, garaje estiloa lantzen zuten Acapulco Gold Diggers 9 eta The Brontës (2014–2016) taldeetan. Ortophonk taldearekin ere kolaboratu zuen lehen garaietan, bateria eta ahotsa uztartuz. Ondoren, Pájaro 1 Pájaro 2 bikotean aritu zen. 2023an, tokiko jazz eszenan ibilbide berri bati ekin zion, Colectibop eta Cheek to Cheek Jazz Quartet taldeetako kide bihurtuz.
Sarrera
Sarrera librea edukiera bete arte.