
Manuel Iradier Txangolari Elkarteak, Vital Fundazioa babesle nagusi duela, xehetasun guztiak amaitzen ari da 'Hiru Haundiak' (bi urtean behin egiten da) proba datorren larunbatean, urriak 11, egin dadin. Aitzindaria da Estatu osoko iraupen handiko mendi lasterketen artean, eta edizio honetan aldaketak izango ditu ibilbidean, baita irteeran (Asparrena) eta helmugan (Zuia) ere. Aurkezpena gaur goizean egin da Vital Fundazioa Kulturunean, eta bertan izan dira erakunde laguntzaile nagusia, Vital Fundazioa, eta baita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Udalak, Administrazio Batzarrak, enpresa laguntzaileak eta Hiru Haundiak ekimenaren batzorde antolatzailea ere.