
Vital Fundazioaren Genero Berdintasunaren zikloa datorren urriaren 10ean itzuliko da ‘Feminismoaren garaia da oraindik' ikus-entzunezkoaren eskutik. Zuzendariak Teresa Lozano aktore eta kazetaria eta Zua Méndez aktore eta humanista dira, Towanda Rebels izenez ezagunak. Dokumentalean, trantsiziotik gaur egunera arte Espainiako feminismoan erreferente izan diren emakumeen testigantzak jaso dira. Hitzordua Vital Fundazioa Kulturunean izango da (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua), 18:30ean. Gonbidapenak doakoak dira eta eskuragarri daude dagoeneko www.fundacionvital.eus webgunean.