
Badminton Master Senior txapelketaren beste edizio bat izango da Gasteizen, irailaren 20an eta 21ean, Badmintoneko Arabako Federazioak etaVital Fundazioak elkarrekin antolatuta, Gurea Badminton Klubaren, Euskadiko Badminton Federazioaren eta Gasteizko Udalaren laguntzaz. Hitzordua Aranaldeko kiroldegian izango da eta Estatuko rankingerako puntuagarria da.