
Abuztua amaituta, ‘Vital Araban zehar' programak berriro heldu dio bere erritmoari irailean. Ikasturte berriaren lehenengo asteburuan, Lurraldeko eta Trebiñuko udalerriek udan kultura ekimenez gozatzeko eta Arabako artistek jendearengana iristeko aukera izan dezaten pentsatuta dagoen Vital Fundazioaren programak musika eta dantza proposamenak eramango ditu lau udalerritara: Elgea, Eltziego (hitzordu bi), Bernedo eta Kripan.