
Blusaren eta Neskaren Eguna hemen da eta Andre Maria Zuriaren jaietarako atzerako kontaketa hasi da. Jai are jasangarriagoak lortzeko konpromisoa gogoan izanda, Vital Fundazioak eta Gasteizko Udalak‘Plastikorik ez' kanpainaren beste edizio bat jarri dute abian, baita helburu hori lortzeko beharrezko ingurumen neurriak ere. Helburua da herritarrei erabilera bakarreko plastikozko edalontzien ordez berrerabilgarriak erabiltzeko aukera eskaintzea, eta ostalaritzako establezimenduei hori lortzeko behar dituzten bitartekoak ematea.