
Lurraldeko udalerriek eta Trebiñuk udan kultura ekimenak izan ditzaten eta, aldi berean, artista arabarrek jendeari ondo pasarazteko aukerak izan ditzaten Vital Fundazioak duen ‘Vital Araban zehar’ programak asteburu trinkoa biziko du oraingoan ere. Egitaraua hamaika udalerritara iritsiko da - Apellaniz, Uribarri Ganboa, Antoñana, Bilar, Navaridas, Urturi, Erretes Tudela, Leza, Mañueta, Eskuernaga eta Eltziego - bertakoei eta bisitariei musika emanaldiak, abesbatzak eta zirku edo antzerki ikuskizunak eskaintzeko.