
Vital Fundazioak gainditu egin du, ikasturte honetan ere, deialdi batean orain arte emandako Erasmus beken errekorra. Iaz % 53 gehitu ziren eta 112 ikasle onuradun izatera iritsi ziren, 25/26 ikasturtean 117 unibertsitario arabarrek jasoko dute erakundearen laguntza ekonomikoa graduko ikasleen mugikortasun programan parte hartzeko, Europar Batasuneko herrialdeetan nahiz Erresuma Batuan.