
Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, Revelare Kolektiboak - FotoGasteiz Gasteizko Argazkilarien Elkartea - eta Vital Fundazioak antolatutako Arabaclick Herri Argazkien VII. Topaketak edizio honen lehenengo urratsak ematen hasi da. Gaurtik abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik argazkiak bidaltzeko epea, eta, aztertu eta aukeratu ondoren, udazkenerako aurreikusitako erakusketen parte izango dira.