
‘Vital Araban zehar’ Vital Fundazioaren programa, lurraldeko udalek udako hilabete hauetan kultura ekimenak izateko duten aukerarik onena bilakatu eta finkatu egin dena bi hamarkada hauetan, aurrera doa asteburu honetan. Igandean emanaldiak izango dira Murgian, Langraiz Okan eta Samaniegon, eta ikuskizun bi izango dira azken horretan.