
‘Etxe berdeak' Vital Fundazioaren hezkuntza-ekimenak, gure eguneroko ohiturek ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eragina hobetzera bideratuak, herritarrei irekitako ekimenen proposamena dakar ekainean ere. Hilabete honetan, Eraztun Berdean ingurunea garbitzeko irteera batean parte hartzeko aukera izango da (ekainak 8), eta bi tailerretan, “Izan zaitez hazi-zaintzaile” eta “Ekin baratzeari” tailerretan (ekainak 14 eta 29).