
106 jarduera kulturalek osatzen dute ‘Vital Araban zehar' programaren hogeita batgarren edizioaren egitaraua. Vital Fundazioaren ekimen hori sendotu egin da hamarkada bi hauetan, Lurraldeko udalek udako hilabeteetan kultura jarduerak izateko duten aukerarik onena baita. Asteburu honetatik urriaren 5era bitartean, sei Kuadrilletako 50 udalerrik (Gasteiz izan ezik) eta Trebiñuko Konderriko herri bik musika-emanaldiak, abesbatza-emanaldiak, ballet-erakustaldiak, dantzaldiak eta antzerki-emanaldiak izango dituzte.