
Vital Fundazioak aurten burutuko du 2024an lehen aldiz abiarazitako ‘Erasmus LH beken' deialdia, 2025/26 ikasturtean enpresetan ordaindu gabeko praktikak egiteko. Laguntzak % 20 igo dira, eta 600 eurora iritsi dira. Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta dauden, Lanbide Heziketako ikastetxeetan matrikulatuta dauden eta goi-mailako ikasleentzako Erasmus mugikortasun programan onartuak izan diren ikasleei zuzenduta daude.
Beken tramitazioa
ESKERA DATA: 2025eko abenduaren 15etik (08:30ean) 2026eko urtarrilaren 16ra (23:59ean).
*Oinarriak (kontsultatu) eta hurrengo izapideak betetzen ez duten eskaerak ez dira kontuan hartuko:
Laguntzak eskatzeko, ikasle interesdunek honako hau egin beharko dute:
🡲 becas@fundacionvital.eus helbidera hurrengo dokumentazioa bidali beharko dute:
- Erroldatze ziurtagiri eguneratua
- Erasmus LH programarekiko lotura
- Kutxabankekin lotura
🡲 Hurrengo eskera inprimakia bete:
(2025eko abenduaren 15etik aurrera)