Moonshine Wagon

Moonshine Wagon oso proiektu berezia da. Bere soinua Estatu Batuetako bihotz sakonetik ateratzen dela dirudi-eta. Gainera, gasteiztar hauek euren autokarabana maitearen ‘gainean’ dabiltza munduan barrena. Abentura itzel horrek autoeditatutako bi disko ekarri dizkigu dagoeneko. Zalantzarik gabe zuzeneko esperientzia ahaztezina eskaintzen duen taldea dugu.
Moonshine Wagon-ek kontzertu oso berezia eskainiko du Vital Fundazioa Kulturunean. Publikoa ez da bertan izango, baina taldea ekainaren 7an, igandea, 20:00etan, hemen izango duzu zain, etxetik mugitu barik bere zuzeneko onenaz goza dezazun.
Recuerda, podrás disfrutar de todo el ciclo de conciertos Kulturunea en esta web.