Aurkezpena
Kirol-proba bat antolatzen ari zara eta laguntza behar duzu? Vital Fundazioak lagunduko dizu. Bete formularioa eta bidali zure eskaera.
Baldintzak
- Nortasun juridikoa izatea (elkarteak, kirol-klubak, udalak, administrazio-batzarrak...).
- Jarduerak Arabako Lurralde Historikoan egingo dira.
- Vital Fundazioaren logotipoa komunikazio guztietan, prentsa-oharretan, online komunikazio-kanaletan, elkarrizketetan, erreportajeetan edo jarduera hori lantzen duten komunikabideetako beste agerraldi batzuetan sartu beharko da.
- Kutxabankeko bezero izatea eta kontu aktiboa izatea.
- Ez da erantzungo 15 egun baino gutxiagoko aurrerapenarekin egiten den eskaerarik.
Kontaiguzu zure proiektua
- Kirol-ekitaldiari edo -probari buruzko informazioa: deskribapena, datak, helburuak, beharrak.
- Kartelak eta liburuxkak inprimatzeko aurrekontua. Zure ekitaldiak zabaltzen laguntzen dizugu.
- Era berean, kirol-probetarako kamisetak editatzen laguntzen dugu, baita opariak edo trofeoak ere (eskuragarritasunaren arabera).
Egiturak
Arku handia

Arku ertaina

Pibotea

Banner-a

Eszenatokia

* GARRANTZITSUA:
- Ezin dira 8 pertsona baino gehiago igo.
- Ezin da zapaldu ibilgailuaren zoruaren aurrealdean, dekoraziokoa baino ez da eta hondoratu egin daiteke.
- Sariak emateko baino ez da erabiliko.
Stand-a

*GARRANTZITSUA:
Erabat debekatuta dago Vital Fundazioaren logotipoa estaltzea edo ezkutatzea. Baldintza hau ez betetzeak etorkizuneko ekitaldi edo jardueretarako materiala ez lagatzea ekarriko du.
Hesia

Karpa (3mx3m)
(Karpa bakoitzak bi mahai izan ditzake)

*GARRANTZITSUA:
Erabat debekatuta dago Vital Fundazioaren logotipoa estaltzea edo ezkutatzea. Baldintza hau ez betetzeak etorkizuneko ekitaldi edo jardueretarako materiala ez lagatzea ekarriko du.
Informazio gehiago
Vital Fundazioa
945 064 367
actividades@fundacionvital.eus
Kordoi etxea, Aiztogile 24
01001 Vitoria-Gasteiz
Eskaera inprimakia
Inprimakia bete eta bidali zure eskaera:
