
Basquerville Jaialdiaren laugarren edizioa motorrak berotzen ari da dagoeneko. Urriaren 8an, 9an eta 10ean, ARKABIA gunea (Posta kalea 13-15, Gasteiz) diseinuaren, teknologiaren, sormenaren eta euskal kulturaren epizentroa izango da berriro. Basquerville Elkarteak sustatu du lehiaketa, Vital Fundazioa babesle nagusi duela, eta berrikuntza, artea, jasangarritasuna eta lankidetza prozesuak gurutzatzen jarraitzeko itzuli da.


