1. Hasiera
  2. Bizi ezazu Tourra erabat murgilduta
vive el tour

Informazioa

Vitoria-Gasteiz eta Donostia modu birtual eta murgiltzailean lotzen dituen 209 km-ko erdi-mendiko etapako zati bat simulatzea da jarduera, pantaila erraldoi bati eta 'Smart Bike' teknologiari esker. Pelotoiari spinning bizikletekin jarraitzeko aukera ere egongo da.

Parte hartzeko bi modalitate egongo dira (adin nagusikoentzat):

1. ¡BIZI EZAZU TOURRA! (Smart bikes)Ibilbidearekin zuzenean elkarreraginean arituko dira, haren maldak eta ezaugarriak simulatuz. Korrikalari bakoitzak bere gailuan ibilbidea ikusi ahal izango du, eta gainera, Andre Maria Zurian jarritako pantaila erraldoiak lasterketako tropelaren egoera erakutsiko du mapan, zuzeneko atzerapena balitz bezala eta ranking bat ezarriz.

  • Ordutegia:
    • 09:00h (45minutuko iraupena)
    • 10:00h (45minutuko iraupena)
    • 11:00h (45minutuko iraupena)
    • 12:00h (45minutuko iraupena)
  • Prezioa: 10 €-ko dohaintza Caminus elkartearentzat

2. ¡ZATOZ TROPELAREKIN! (Spinning bizikletak)

  • Ordutegia:
    • 09:00h (45minutuko iraupena)
    • 10:00h (45minutuko iraupena)
    • 11:00h (45minutuko iraupena)
    • 12:00h (45minutuko iraupena)
  • Prezioa: 7 €-ko dohaintza Caminus elkartearentzat

* Dani Lucas irakasleak musika eta mikrofono batekin dinamizatuko du jarduera korrikalariak animatzeko eta egunari jai-kutsua emateko.

Opariak eta zozketa

Parte-hartzaile guztiek (bi modalitateetan parte hartzen dutenek) opari hauek jasoko dituzte:

  • Gama altuko maillota
  • Motxila bat
  • Bidoia
  • Galtzerdiak
  • Toalla.

Opari horiek probaren egunean bertan emango dira, proba egin aurretik, sarbide-puntuan. Gainera, 2.000 €-tik gorako balioa duen smart bike BH bat zozketatuko da pedalei ematera animatzen direnen artean.

Ez dira bizikletaren zozketan sartuko proba egin eta aurkezten ez direnak.

Proba egin baino 15 minutu lehenago aurkeztu behar zara sarbide-puntuan.

Izen-emateak

Izen-emateak inprimaki hauetan egin ahal izango dira: (Modalitate bakoitzean, pertsona bakoitzeko izen-emate bat gehienez)

Izen-ematearen zenbatekoa CaMinus Gasteizko elkartearentzat izango da, gaixotasun minoritarioen alde lan egiten duen elkartearentzat. 'Smart bike' batera igotzen direnentzat 10€ izango dira, eta 7€ spinning bizikletentzat.

Vital Fundazioak dohaintzen bolumena bikoiztuko du.

Era berean, nahi dutenek zero ilararen bidez CaMinus enpresaren alde egin ahal izango dute honako IBAN-aren bitartez:

  • ES8020953142409118650531

PLAZARIK EZ!