1. Hasiera
  2. Pequeño Deseo Fundazioa

Vital Fundazioaren lankidetza

Vital Fundazioak 2020ko Ezohiko Deialdian ekin zion Pequeño Deseo Fundazioarekin duen lankidetzari, eta 2022an, laguntza jarraituagoa ematen hasi zen, ‘Deseos por sonrisas’ programarako. Gure lankidetzari esker, egia bihurtu dira 16 bat haurren nahiak, haien kirol- edo animazio-idoloak ezagutzetik hasi eta haientzat oso garrantzitsuak diren jostailu eta esperientziak lortzeraino; hartara, nabarmen hobetu da haien aldartea eta, kasu batzuetan, haien osatze-prozesuan ere nabaritu da hobekuntza.