1. Hasiera
  2. Jaibus Vital 2023

Jaibus Vital 2023Aisialdia

Txartelak erreserbatzea

Txartelen prezioa 3 eurokoa izango da, joan-etorrikoa, eta erreserba webgunearen bidez baino ezin daiteke egin. Izena emateko epea bidaia bakoitzaren bezperako 13:00ak arte egongo da zabalik. Gasteiz, Bastida eta Langraiz Okako ibilbideetarako, izena emateko epe bereziak daude. Hemen egiazta ditzakezu salbuespen hauek.

Izena emateak pertsonalak eta besterenezinak dira, eta zerbitzuetako arduradunek bidaiarien nortasuna egiaztatuko dute; beraz, autobus joan-etorrirako beharrezkoa da identifikazioa aldean eramatea, baita ordainagiria ere.

    Jaibus Vital zerbitzuak garraio egokitua jartzen du behar duten erabiltzaileen eskura. Zerbitzuaren erabiltzaileek izena eman beharko dute eta Jaibus linearen ordutegietan jakinarazi beharko dute beren eskaera. Gasteizko eta Bastidako jaietan, jakinarazpena abuztuaren 1eko 19:00ak baino lehen egingo da.

    GARRANTZITSUA:

    • Zerbitzu diskrezionala da, plaza mugatuekin, eta garraio publikoaren araudi orokorraren mende dago.
    • Plaza mugatuak, inskripzioak agortu arte. Zerbitzua erabili behar ez baduzu, utzi zure plaza libre beste pertsona batzuentzat.
    • Zure osasunagatik, egin kontsumo arduratsua eta ez garraiatu alkohola Jaibusen.