1. Hasiera
  2. ‘Zutik hauts eta hondar artean’ erakusketa
Nuria gonzález

Informazioa

Vital Fundazioa Erakusketa Zentroan (Araba aretoa, Posta 13-15)  ikusgai ‘Zutik hauts eta hondar artean’, Nuria González fotokazetari gasteiztarraren erakusketa, Tindufeko (Aljeria) iheslari-esparruetan bizi den gazteria sahararraren esperientzia kontatzeko. Uztailaren 28ra arte izango da ikusgai.

Nuria González argazkilariak, Mundubat Fundazioaren eskutik, bere ametsak egia bilakatzeko borrokatzen ari den gazteria sahararraren esperientzia dokumentatu du. Gazte horiek, euren ikasketa formalak egiten ari diren bitartean, giza eskubideetan formazioa hartzen ari dira, gazte eta herri baten kide diren aldetik ukatzen zaizkien eskubide horietan, hain zuzen ere, tribuna batetik, haur-eskola bateko ikasgela batetik edo bideo-kamera bat eskuetan hartuta defendatu eta aldarrikatu ahal izateko.

Sahararren Tindufeko iheslari-esparruetan kokatutako lau ikastetxetako gazteekin 2017 eta 2019 bitartean egindako lanetik sortu da ikusi ahal izango dugun erakusketa. Hainbat formazio-prozesuren bitartez, talde horren sendotzean ardaztu zen lana: giza eskubideak eta bakearen kultura, pedagogia giza eskubidetan eta komunikabideetan espezializatutako prestakuntza.

Gazteria sahararrak bere eskubideen urraketa anitzi egin behar dio aurre aldiro-aldiro, nazioarteko komunitatearen onespenaz. Horregatik, prestakuntza eta eragin gaitasunak sendotzea, baita gazteen erresilientzia ere, ezinbestekoa da euren errealitatea ulertu eta aldatzeko gai izan daitezen. Nuria Gonzálezek egindako argazki bakoitzak prozesu horren puntu bat erakusten du.

Erretratu sorta batean iltzatzen da begirada. Salma, Menha eta Alichej dira, beste batzuen artean, historia horren protagonistak. Historiak hamabost gazte sahararren kezkak islatzen ditu, hamalau ikasle eta irakasle bat dira, hainbat ikastetxetakoak, sexu, adin eta errealitate desberdinetakoak. Neska-mutil horiengan ardazten da kontaketa bisuala, eta euren bizipenak dira bizi duten ingurunea ehuntzen duen narrazioaren ildoa eta giza eskubideetan burutu duten formazio-prozesua. Pertsona guztiak aurkezten dira kamerari zuzenean aurrez aurre begiratzen, argi naturalak argiztatuta, eta protagonismorik kentzen ez dieten fondo garbi eta homogeneoetan kokatuta.     

Nuria González Komunikazioaren Zientzietan Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) lizentziatutako fotokazetaria da. Argazkilaritza Londresen ikasi zuen eta hamar urtetan El Correo eta El Mundo egunkarietarako egin zuen lan. 2013tik freelance dihardu eta, argazki-lan komertzialak eta giza eskubideen arloko proiektu dokumentalak uztartzen ditu Palestinan, Aljerian eta Euskal Herrian. Mundubat, bere aldetik, GGKE bat da, gizarte arlo desberdinetatik datozen gizon eta emakumez osatua, eta munduko ordena aldatzeko konpromisoa dutenak. Irrika pertsonal solidarioak elkartzen ditu, baita gehiengoen pobrezia estrukturala Giza Eskubideen urraketa delako uste sendoak ere, eta genero ekitatetik eskubide guztiak pertsona guztiek goza ditzaten hedatu behar direlako ideian oinarritutako solidaritateak ere bai.

‘Zutik hauts eta hondar artean. Gazteak herri sahararraren giza eskubideen alde’ Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz egin den proiektu bat da. Beste helburu batzuen artean, sahararren errealitatea euskal herritarrei hurbiltzen eta hedatzen jarraitu nahi du. Kasu honetan gazteak dira irudien protagonista. Vital Fundazioa Erakusketa Zentroan (Araba aretoa, Posta 13-15) izango da ikusgai uztailaren 28ra arte, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Sarrera dohainik da.

Aurkezpena uztailaren 5ean, ostirala

Era berean, uztailaren 5ean, ostirala, 18:00etan, jarduera publiko bat egingo da. Argazki erakusketa aurkezteaz gain, ‘Giza eskubideen ispilatzea: Gazteria sahararra eta Mendebaldeko Sahararen okupazioa’ ikerketaren aurkikuntza eta gomendio nagusiak ere emango dira ezagutzera labur-labur. Ikerketa horren ondorioz, Mundubat Fundazioak plataforma interaktiboa ere sortu du, giza eskubideen urraketen historiak zuzenean ezagutzeko, gazte sahararrek kontatuta. Informazio gehiago: www.saharaconderechos.org