1. Hasiera
  2. Zuiako duatloia 2022
Duatlón de Zuia

Informazioa

Ibilbidea

  • 15 Kilometroko lasterketa ➛ 70km bizikletaz ➛ 7km-ko lasterketa (berriz ere).

IBILBIDEAREN ZEHAZTASUNAK

Lasterketaren lehenengo tartea (15km)

Bi bueltako hiri-zirkuitutik igaroko da, San Martin kalean hasi eta Murgia, Sarria eta Parketxea igaro ondoren boxetan amaituko dena.

Bizikleta zirkuitua

37 eta 33 kilometroko bi itzuli izango ditu, Murgiako plazako boxetatik abiatuta, Jugo, Aiurdin, Ondategi, Berrikano, Eribe, Akosta, Etxaguen, Murua, Gopegi, Manurga, Zarate eta berriro Murgiarako norabidean.

Oinezko lasterketaren bigarren zatia (7 km)

Murgia, Bitoriano eta Ametzagaren arteko bira bakarra izango da Murgiara itzultzeko.

Txikien duatloia

2006 eta 2013 (biak barne) urteen artean jaio diren umeei zuzendua (beren adinera egokitutako karrerak eta distantziak ezarri zaizkie).

Froga arratsaldeko duatloirako prestatuko den "boxen" unean egingo da eta zirkuitua guztiz hiritarra izango da.

Edozein haurrek  har dezake parte, praktika horretan hasteko helburuarekin.

 

Izen-emateak

Izen-emateak Duatloia

Izen-emateak eta informazio gehiago esteka hauetan:

 www.triatloi.org eta www.zuiadu.com 

Izen-emateak Txikien Duatloia

Izen-emateak eta informazio gehiago esteka honetan:

www.zuiadu.com 

*Izen-emateak apirilaren 18ra arte