1. Hasiera
  2. Zoriontasuna ere ikasten da eta arduragabetzen jakitearen artea
emociones

Informazioa

Edukia

ZORIONTASUNA ERE IKASTEN DA

Zoriontasuna ere ikasten da, xakea, natur zientziak edo instrumentu bat jotzen bezala, denbora eta esfortzua besterik ez zaio eskaini behar.

Harvardeko Unibertsitatean egindako ikerketa batek adierazten du poztasun sentimendua ikas daitekeela eta ikasketa hori eskuratzeko bitartekoak beste edozein trebetasun tekniko eta praktiko eskuratzeko erabiltzen diren berberak direla.

Bizitzarako trebetasunak garatzeko eta gure zoriontasun-egoera subjektiboa hobetzeko tresna eta ariketa praktikoak eskaintzea.

ARDURAGABETZEN JAKITEAREN ARTEA

Gure esku dagoena bizitzeaz, gozatzeaz, egiteaz eta ebazteaz arduratzen ez garenean, gure burua zalantza, beldur eta usteen agertokietara proiektatzen da. Ez gaude momentuan, kezkaren hodeian galdu gara.

Burua hobeto egin genezakeenarekin, gerta daitekeenaren beldurrarekin edo gutaz pentsatzen dutenarekin betetzeak espazio ederra hartzen du bizitzaz gozatzeko.

Kezkak ikuspegi emozional osasuntsuago batetik bideratzen ikastea, arazoak sinplifikatzeko, bizitza gutxiago zailtzeko eta momentuaz gehiago gozatzeko.

Lekua, ordutegia eta iraupena

Kordoi Etxean, astelehenetan 17:00etatik 18:00etara. 2023ko urriaren 2tik 2024ko urtarrilaren 8ra.

Jaiegunak:

  • Abenduak 4 eta 25
  • Urtarrilak 1

Prezioa

45€

Ikastaroaren garapena

Cristina Pérez Chiquirrínek emandako ikastaroa, pedagogian lizentziaduna eta ikasketa prozesuetan aditua, coach.

Izen-emateak

Plazarik ez. Vital Fundazioarekin harremanetan jar zaitezkete 945776858 telefonoan edo, aurrez aurre, egoitzan (24. Aiztogile kalea), itxaron-zerrenda egin ahal izateko.