1. Hasiera
  2. Zilarra bezain garbi
Hogares verdes

Informazioa

Jarduera honen bidez, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun gai askotan dagoen toxiko piloari buruzko hausnarketa eragin nahi da. Gainera, aukera ekologikoak eta etxekoak bilatuko dira, ohiko hainbat garbikari ordezkatzeko.

Sukaldean, bainugelan, lurrean, kristaletan erabiltzeko garbikariak egingo dira eta erabilera askotako aire-freskagarria ere.

Helburuak:

  • Egunero erabiltzen ditugun produktuak eta gure etxea garbitzeko balio dezaketenak ezagutu.
  • Ohiko garbikarien erabilerak eragiten dituen ingurumen eta osasun kalteak kontuan hartzea.

Izena emateak

Doako jarduera, izena eman behar da aurretiaz http://atariconsultores.com/agenda-eventos/ webgunean.