1. Hasiera
  2. Zero zabor, guztion helburua
Hogares Verdes

Informazioa

Hiri hondakinak behar bezala kudeatzeak eta tratatzeak politika ausartak eta konpromiso indibidualak eskatzen ditu, hondakin horien zikloa eta aukera desberdinak ezagutzea ezinbestekoa da zero zaborrerantz joatea lortzeko.

Zaborra gure garaiaren ikurra da, sisteman eraginkortasunik eza da; desagerrarazi behar dugun zerbait. Erakutsi iezadazu zer zabor sortzen duzun eta nor zaren esango dizut.

Udalaren datuen arabera, gaur egun Gasteizen % 23 baino ez dugu birziklatzen. Azken 6 urteetan ez da ezer aldatu ehuneko hori. Zer gertatzen da gainerako % 77arekin? "Isuri" egiten da. Non? Gardelegiko zabortegian

Zero Zabor filosofia eta estrategia bat da aldi berean. Helmuga eta mezua da. Zerbait ezin bada berrerabili, konpondu, birziklatu edo konpostatu, ez litzateke ekoitzi behar, eta are gutxiago kontsumitu.

Hondakinik onena sortzen ez dena da. Hezi dezagun, sustatu dezagun konpostatze indibiduala eta komunitarioa, berrikus ditzagun bilketa sistemak. Egin dezagun kontsumo lokala, ekologikoa, bilgarririk gabekoa. Sor dezagun enplegu berdea eta tokikoa ekonomia zirkularren garapenetik abiatuta.

Hizlaria: Daniel Zuazagoitia, EHUko irakaslea.

Informazioa

Doako jarduera, izena eman behar da aurretiaz udaletxeko webgunean.

Covid-19 koronabirusak eragindako osasun-krisia dela eta, eta Gobernuak ezarritako alarma-egoerak irauten duen bitartean, antolatutako jarduera, ikastaro, topaketa, hitzaldi, erakusketa eta abar guztiak bertan behera geratuko dira, beste abisu bat eman arte.

Normaltasuna berreskuratzen denean, berriz has daitezkeen jarduerei buruzko informazioa emango da.