1. Hasiera
  2. Yoga terapeutikoa
Yoga

Informazioa

Yoga terapeutikoko ikastaro honek yogaren mundura, haren filosofiara eta printzipioetara hurbiltzea du helburu.

Etxean igarotako hilabete luzeek, mugikortasun gutxirekin eta ariketa fisikorik gabe, ziurrenik fisikoki zein psikologikoki eragin digute.

Oso modu errazean eta 55 urtetik gorako pertsonei egokituta, milaka urteko praktika horri ekingo diogu gorputza eta burua konektatzeko, gure immunitate-sistema hobetuz eta gure autoestimua indartuz.

  • Yoga 'gozoa' aulkian praktikatzea.
  • Toraxeko gaitasuna handitzeko arnas-teknikak ikastea
  • Sistema Immunea indartzeko saioak.
  • 'Ondo lo egiteko' saioak: Sistema Parasimpatikoa aktibatzea.
  • MOK praktikatzea (Mugimendu Organiko Kontzientea). Mikromugimenduak, bide neuromuskular berriak sortzeko, erabateko kontzientziatik.
  • Mantra sinpleak ikastea: burua lasaitzea eta alaitasun-mezua igortzea, gure arnas-giharrak indartzen ditugun bitartean. Adibidez: "Neure burua maite dut, neure burua zaintzen dut".
  • Subkontzientera iristen diren esaldi garrantzitsuak errepikatzea, gure uste mugatzaileetan aldaketak egin ahal izateko. Adibidez: "Gaur eskerrak eman behar dizkiot neure buruari aurrera jarraitzeagatik, ausarta izateagatik, aldartea ez galtzeagatik, egoerak gorabehera".
  • Mudrak ikastea: hainbat egoeratan mesede egingo diguten eskuen jarrerak.
  • Zer da meditatzea? Zer da Yoga?
  • Meditazioak.
  • Dantza Yogikoa.
  • Yoga Nidra.

Tailer hau egiteko honako hauek behar dira: besorik gabeko jarleku bat edo aulki bat, esterilla edo alfonbra egonkor bat, kuxin altu bat eta manta bat.

Ikastaroaren garapena

Virginia Saenz de Ormijana yoga dinamikoko irakasleak emango du tailerra.

Gehienez 15 lagunek egin dezakete tailerra.

Prestakuntza Google Meet plataformaren bidez emango da (izena eman duten pertsonek posta elektroniko bat jasoko dute, ikastaroko saioaren egunean eta orduan konektatzeko esteka batekin; baita saio horretarako materiala ere).

Ikastaro honetan parte hartzeko gutxieneko baldintza Interneterako sarbidea, kamera eta mikrofonoa dituen gailu bat (mugikorra, tableta edo ordenagailua) izatea da.

Oharra: Abenduak 8, 29 eta urtarrilak 5 ez dira eskola-egunak.

Izena emateak

Ikastaro honetarako izena ematea webgune honetan egin ahal izango da 2020ko azaroaren 11tik 22ra arte edo plazak bete arte.

Oharra: Ikastaroa ez da hasiko, gutxienez zortzi pertsonak izena eman ezean.

Prezioa: 30€

Izena emateko eta jardueraren ordainketa egiteko, honako inprimaki hau bete behar da, datu pertsonalen berri emateko. Gero, orri seguru batera birbideratuko zaitugu, jardueraren ordainketa egiteko (edozein banku-txartelen bitartez egin daiteke). Bertan, telefono mugikorrera bidaliko zaizun segurtasun-kode bat eskatuko zaizu. Behin prozedura amaituta, izena eman izanaren egiaztagiria jasoko duzu zure posta elektronikoan.

PLAZAK AGORTUTA