
Vital Fundazioa Aretoan izango dira aurten ere Ikus-entzunezko Mendi Jardunaldiak. Gasteiz Mendi Taldeak eta Vital Fundazioak antolatuta, berriz ere bilduko dituzte kirolariak eta alpinistak, euren esperientziak bertaratzen den publikoarekin parteka ditzaten. Azaroaren 12an, 14an eta 16an izango da eta saioak 20:00etan hasiko dira. Sarrera dohainik da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso behar dira klubaren egoitzan.