1. Hasiera
  2. Vital zuhaitzak - Kanpezu
Arboles Vitales

Informazioa

Kanpaina zuhaitz zehatz bat edo zuhaitz multzo zehatz bat hautatzean oinarritzen da, eta zenbait esperimentu egingo dira, hainbat arlori buruzko informazioa biltzeko, esaterako, ezaugarri fisiko eta biologikoak, ingurumenaren kalitatea, klima aldaketa arintzeko gaitasuna, gizakien esku-hartzea, edo aztergai horrekin zerikusia duen ondare materialari edo ez-materialari buruzkoa.

Parte hartzea irekia da: bakarka, familian, lagun-taldeak edo ekologista eta naturalista elkarteak, kirol elkarteak, eskoletakoak, aisialdikoak, udaletakoak, e.a.

Jarduerak

Era berean tailer hauek egingo dira:

  • Aire-freskagarri aromatikoak egiteko taillera
  • Enborrak eta hegaztien kantuak identifikatzeko tailerrak
  • Imanak eta txapak egiteko tailerra
  • Kimuak landatzeko tailerra
  • Haurrentzako makillajea
  • Txontxongiloa egiteko tailerra
  • Txorien janleku egiteko tailerra (iaz ekintza hau egin zen herrietan)

Jolas tradizionalak, trebetasun-jokoak, ... egurrez eta material birziklatuz egindakoak.

Marrazki express" txokoa, hala nahi dutenek "Marrazki-lehiaketan" parte hartu dezaten.

Desioen zuhaitza. Eskultura kooperatiboa, bertaratutako guztien artean muntatzeko.

Stand informatibo bat ere izango da, eta dena musikaz girotuta egongo da.

Izena emateak

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko posta elektronikoa bidali beharko duzue arbolesvital@ortzadar.es helbidera edo 688 773 651 telefonora deitu (matxoaren 16tik aurrera).