1. Hasiera
  2. Vital zuhaitzak

Vital zuhaitzakAisialdia

Nola parte hartu?

Kanpainan parte hartzera animatzen zaituztegu, aukeratzen duzuen zuhaitzari esperimentu bat eginez.

Esperimentu horiek egiteko beharrezko materiala Arabako herrietan egingo den ekitaldi batean banatuko dugu. Ekitaldi horretan tailerrak, musika eta kanpainari buruzko informazioa izango dugu.

Azterlana honetan datza: zuhaitz edo zuhaitz-multzo zehatza aukeratu behar da, eta ezaugarri fisiko eta biologikoei, ingurumenaren kalitateari, klima aldaketa leuntzeko gaitasuna, gizakiaren esku-hartzea, edo aztergai horrekin zerikusia duen ondare materialari edo ez-materialari buruzkoa. Azterlana martxoa eta ekaina bitartean egingo da.

Parte hartzea irekia da: bakarka, familian, lagun-taldeak edo ekologista eta naturalista elkarteak, kirol elkarteak, eskoletakoak, aisialdikoak, udaletakoak, e.a.

Azkenik, parte-hartzaileek bildutako informazio guztia biltzen duten fitxak egin ondoren, mapa interaktibo batera igoko dira https://medioambiente.fundacionvital.eus/ webgunean, eta ekainaren 21ean jai bat egingo da Vitoria-Gasteizen, lehiaketen sariak banatzeko.

Informazio gehiago lortu edo izena eman nahi dutenek 688 77 36 51 zenbakian edo arbolesvital@ortzadar.es helbidean egin dezakete martxoaren 16tik aurrera.

Kontsulta ezazu gure agenda, herrian dauden ekitaldietatik gehien interesatzen zaizunari buruzko informazioa hartzeko. 

Anima zaitez eta batu ezazu zure motxila zientifikoa!

Jarduerak

Era berean tailer hauek egingo dira:

  • Aire-freskagarri aromatikoak egiteko taillera
  • Enborrak eta hegaztien kantuak identifikatzeko tailerrak
  • Imanak eta txapak egiteko tailerra
  • Kimuak landatzeko tailerra
  • Haurrentzako makillajea
  • Txontxongiloa egiteko tailerra
  • Txorien janleku egiteko tailerra (iaz ekintza hau egin zen herrietan)

Jolas tradizionalak, trebetasun-jokoak, ... egurrez eta material birziklatuz egindakoak.

Marrazki express" txokoa, hala nahi dutenek "Marrazki-lehiaketan" parte hartu dezaten.

Desioen zuhaitza. Eskultura kooperatiboa, bertaratutako guztien artean muntatzeko.

Stand informatibo bat ere izango da, eta dena musikaz girotuta egongo da.

Lehiaketak

Express marazkia:

  • Udalerri bakoitzeko ekitaldietan, parte-hartzaileek txokoetan izango dituzte erreminta guztiak, bertan egin eta entregatu ahal izateko.

Selfie onena:

  • Motxila zientifikoan sartu den selfie makila aprobetxatuz, parte hartu nahi dutenek selfie bat atera eta bidali beharko dute..

Gaikako irteerak

Kanpainak gaikako irteerak ere baditu, eta bertara edozein interesatu joan ahal izango da. Bost izango dira, lurraldeko beste hainbeste tokitan: Burgelun (maiatzak 17), Gesaltza Añanan (maiatzak 24), Okondon (maiatzak 31), Izarran (ekainak 7) eta Salburuan (ekainak 14). Enborrak eta hostoak deskubritzeko tailerrak egongo dira, animalien aztarnak identifikatzeko, inguruko hegaztiak ezagutu eta habia kaxak jartzeko, landare aromatikoak eta sendabelarrak ezagutzeko eta zuhaitzak eta zuhaixkak ezagutzeko basoko gynkana bat.

Dokumentazioa