1. Hasiera
  2. Vital zuhaitzak

Vital zuhaitzakAisialdia

Zer dira Vital Zuhaitzak?

Zuhaitza errealitate desberdinen, une eta gune desberdinen parte da. Zuhaitza baliabide naturala da, ondare naturalaren osagaia, bere kokapena edozein delarik ere (gune babestu batean, nekazaritza eremuan, hirian, e.a.). Zuhaitz batzuek, gainera, gu naturari lotzeko gaitasuna dute, euren edertasunagatik, neurriagatik edo konta ditzaketen istorioengatik. “Ordezkari” edo “zubi bizi” antzekoak dira, alde biak lotzeko gaitasuna dutenak. Natura eta kultura ondarea dira.

Zuhaitz horietako batzuek Euskal Herriko zuhaitz berezi multzoaren kide dira. Ekainaren 30eko 16/1994 Legeak, Euskal Herriko Natura Babestekoak, “Zuhaitz Berezia” babes-figura jasotzen du 16. artikuluan eta honela definitzen ditu: “euren ezaugarri ezohiko edo nabarmenengatik (neurria, adina, historia, edertasuna, egoera, e.a.) babes berezia merezi duten zuhaitzak”. Gero, 2011n, Arabako Foru Aldundiak Zuhaitz Berezien Katalogo Irekia abiarazi zuen, eta katalogo horretan, katalogatzeko eta babesteko potentziala zuen zuhaitz eta zuhaizti multzo baten inbentarioa egin zen.

Horregatik guztiagatik, azterlana egiteko “Zuhaitz Berezien Katalogo Irekitik” zuhaitz berezi bat aukeratu daiteke edo lurralde bakoitzeko pertsonentzat interesekoa den beste edozein zuhaitz ez-babestua.

Nola parte hartu?

Kanpainan parte hartzera animatzen zaituztegu, aukeratzen duzuen zuhaitzari esperimentu bat eginez.  

Esperimentu horiek egiteko beharrezko materiala Arabako herrietan egingo den ekitaldi batean banatuko dugu. Ekitaldi horretan tailerrak, musika eta kanpainari buruzko informazioa izango dugu. 

Azterlana honetan datza: zuhaitz edo zuhaitz-multzo zehatza aukeratu behar da, eta ezaugarri fisiko eta biologikoei, ingurumenaren kalitateari, klima aldaketa leuntzeko gaitasuna, gizakiaren esku-hartzea, edo aztergai horrekin zerikusia duen ondare materialari edo ez-materialari buruzkoa. Azterlana apirila eta ekaina bitartean egingo da.

Parte hartzea irekia da: bakarka, familian, lagun-taldeak edo ekologista eta naturalista elkarteak, kirol elkarteak, eskoletakoak, aisialdikoak, udaletakoak, e.a. 

Horretarako, posta elektronikoa bidali beharko duzue arbolesvital@ortzadar.es helbidera edo 688 773 651 telefonora deitu.   

Kontsulta ezazu gure agenda, herrian dauden ekitaldietatik gehien interesatzen zaizunari buruzko informazioa hartzeko. 

Anima zaitez eta batu ezazu zure motxila zientifikoa!

Tailerrak

Era berean tailer hauek egingo dira:

  • Zein zuhaitz da? Enborra identifikatu: Tailer honetan parte-hartzaileak zuhaitz espezie desberdinetako 6 enbor izango dituzte eta itsuka identifikatu beharko dituzte. Gero emaitzak konprobatuko dira.
  • Zure zorro usaintsuak sortu: Tailer honetan zatar-paperezko zorroak eratuko dira, apainduko dira eta izpiliku, erromero eta eukalipto hosto lehor eta esentziaz beteko dira.
  • Zure alde artistikoa atera eta…Aurpegia margotu!: Tailer honetan aurpegi-margoak eskuragarri egongo dira makillatzeko.
  • Diseinu bat sortu eta txapa edo iman batean bihurtu: Tailer honetan publikoak txapa makina bat izango du kanpainako lema duen txapa bat sortzeko eta baita zuhaitz formako imanak eratzeko materiala ere.
  • Pinaburu bat etxera eraman nahi duzu? Apain ezazu eta…zurea izango da!: Tailer honetan interesatutako pertsonak pinaburuak eta hauek apaintzeko materiala eskuragarri izango dute.
  • Apaindu, birlandatu eta zure hazitokiaz gozatu: Tailer honetan parte-hartzaileak egurrezko depresore bat apainduko dute landarea identifikatzeko hazitokian eta zuhaitz-landarea birlandatuko dute (cherry-a edo eskuragarri dagoen beste landare bat).
  • Txikigunea: Tailer honetan, txikienak, marraztu, margotu eta jolastu ahal izango dute.
  • Zure txotxongiloak sortu: Tailer honetan interesatutako pertsonak txotxongiloak sortuko dituzte, aditu baten laguntzaz.
  • Joko tradizionaletaz gozatu: Egurrezko 10 trebetasun jokoak egongo dira hurbiltzen den edonor gozatzeko.

Guzti honekin batera informazio stand bat egongo da eta dena musikaz girotuko da.

Lehiaketak

VITAL ZUHAITZAK lehiaketan parte hartzeko asmorik baduzue, irakur itzazue arretaz lehiaketaren oinarriak:

Lehiaketaren gaia

Gai bakarra 'Zuhaitzak'.

Modalitateak

  • Bideo
    • Modalitate honetan bideoak, flashmob-ak, GIF-ak, timelapses, hiperlapses, edo antzeko beste formatoren bat aurkeztu ahal da eta lanak gai naguasiari buruz izango dira. Bideoaren gutxieneko iraupena 30 segundokoa izango da eta gehienezkoa 2 minutukoa. Telefono mugikorrarekin egiten bada grabaketa horizontalki egingo da.

      Modalitate honetan kategoria bakarra dago, “familia kategoria deiturikoa” non edozein pertsona edo taldea parte har dezan.

  • Marrazkiak
    • Lehiaketa honetan bi kategoria daude, orokorra eta akzesit. Kategoria orokorrean 7-13 urte bitarteko pertsonen lanak onartuko dira. Akzesit deituriko kategorian 0-6 urte bitarteko pertsonen lanak onartuko dira.

  • Argazkiak
    • Kategoria bakarreko lehiaketa da eta aurkeztutako argazkiak gai nagusiari buruz izango dira.

​​​​​​​Lanak aurkezteko arauak

Lanak, posta elektronikoz (arbolesvital@ortzadar.es) edo WhatsApp bat 688.77.36.51 telefonora bidaltzen aurkeztuko dira.

Talde, kolektiko edo pertsona bakoitzak modalitate bakoitzarako lan bakarra aukeztu dezake.

Aurkezten diren lanak “VITAL ZUHAITZAK2019" lehiaketan parte hartzen duten pertsonak, taldeak edo kolektiboak behar bezala identifikatuta egongo dira

  • Izen-abizenak
  • Ikastetxea, elkartea, kolektiboa… (izatekotan). Teléfono
  • Adina (Marrazki lehiaketan bakarrik)
  • Udalerria
  • Telefonoa
  • Helbide elektronikoa

Ez dira kontuan hartuko ezarritako arauak betetzen ez dituzten lanak.

Lanak aurkezteko azken eguna

  • 2019ko ekainaren 14an

Sariak

Aurkeztutako lan guztiak Vital Fundazioko eta Ortzadar Fundazioko kideek osatutako epaimahaiak balioetsiko ditu. Modalitateetako kategoria guztietako irabazleei (kolektibo, taldea edo pertsona bakarra) sari bana emango zaie.

  • Bideo: Irabazleak 300 euroan balioztatutako saria  jasoko du.
  • Marrazkia: Kategoria orokorreko irabazleak 180 euroan balioztatutako saria jasoko du. Akzesit kategoriako irabazleak 120 euroan balioztatutako saria jasoko du.
  • Argazkia: Irabazlea 300 euroan balioztatutako saria jasoko du.

Saritutako lanak argitaratzea

Saritutako lanak webgune honetan argitaratu ahal izango dira.

Informazioa, izena emateak eta harremanetarako

Azterlana egiteko izena emateko, gure lehiaketetako batean parte hartzeko edo kontsultaren bat egiteko, arbolesvital@ortzadar.es helbidera idatz dezakezu edo 688 773 651 telefonora deitu.

Eventos