1. Hasiera
  2. Vital Open Science 2021/2022

Vital Open Science 2021/2022Prestakuntza

Jardueren kronograma

jardueren programazioa

OHARRA: jarduera presentzialak Vital Fundazioaren egoitzan egingo dira (Kordoi Etxea,  Aiztogile 24)

Ohiko galderak

  1. Norentzat da Vital Open Science 2021?
  2. Zergatik programazio esperimentala STEAM arloetan?
  3. Zenbat prestakuntza-saio egin behar dituzte irakasleek?
  4. Nori dago zuzenduta eta nola eskaintzen da?
  5. Zein helbururekin?
  6. Nola lortu nahi da helburu hori?
  7. Zer behar da tailerrak egiteko?
  8. Posible al da tailer batzuk online eta beste batzuk aurrez aurre egitea?
  9. Zenbat irauten dute tailerrek eta noiz emango dira?
  10. Zenbat ikastetxek har dezakete parte?
  11. Zenbat irakaslek har dezakete parte tailer bakoitzean?
  12. Beharrezkoa al da programak eskaintzen dituen hiru sesioetan parte hartzea?
  13. Zientzia irakasleei bakarrik zuzenduta dago?
  14. Zein konpromiso  jasotzen dituzte parte hartzen duten ikastetxeek?

Kontsulta ezazu hemen ohiko galderen erantzunak.

Lehen hezkuntzako irakasleentzako programa

I SAIOA. Loreak sortzen: Botanika sortzailea

  • Tailer honetan lorearen disekzio anatomikoa egingo da, disekzio botanikoaren kita erabiliz.
  • Tailer honetan sorkuntza artistikoa, botanika, natur historia eta ingurumen zientziak uztartzen ditugu.
  • Egin beharreko lan artistikoa Fong Qi Wei artistaren “Flores explosionadas” lanean oinarrituta dago. Sorkuntzen argazkiak hartu eta partekatuko dira.

Oharra: Saio presentzialera loreak ekartzera gonbidatzen zaituztegu, baina ez da ezinbestekoa. Irakasleek beren loreak eduki beharko dituzte online saiorako (gutxienez hiru lore iradokitzen ditugu), jada ez daude disekzio botanikoko kitean sartuta, galkorrak baitira.

II. SAIOA. Smartphone mikroskopio bat fabrikatzen eta erabiltzen & Daphnia aztertzen barrutik eta kanpotik

  • Mikroskopio baten funtzionamendua ulertzeko modurik onena fabrikatzea da. Tailer honetan erraz mihiztatzen den mikroskopio bat eraikiko da. Mikroskopio horrek zure « smartphone » ko kamerari akoplatuta, mundu mikroskopikoa asko handitzen dela behatzeko eta argazki eta bideo harrigarriak egiteko aukera ematen du.
  • Ur-arkakusoa (Daphnia), krustazeo ñimiño bat da, exoeskeleto zeharrargi bat duena, mikroskopioaren azpian bere barne-egiturak ikustea ahalbidetzen duena. Smartphonerako zure mikroskopioaren laguntzarekin, organismo liluragarri honen organoak eta egiturak ikusi eta aztertu ahal izango dira, eta marrazkiak, argazkiak eta bideoak egin.

III. SAIOA. Laser mikroskopioa egin eta erabili.

  • Tailer honetan laser mikroskopio sinple eta liluragarri bat eraikiko duzue, ur-tanta baten barruan dagoen bizitza mikroskopikoa eta zure masaileko zelulak, handitze handiarekin eta horman proiektatuta, behatzeko.

Bigarren hezkuntzako irakasleentzako programa

I. SAIOA. Smartphone-rako mikroskopio bat egin eta zelula ezagutu

  • Mikroskopio baten funtzionamendua ulertzeko modurik onena fabrikatzea da. Tailer honetan erraz mihiztatzen den mikroskopio bat eraikiko da. Mikroskopio horrek zure « smartphone » ko kamerari akoplatuta, mundu mikroskopikoa asko handitzen dela behatzeko eta argazki eta bideo harrigarriak egiteko aukera ematen du.
  • Fabrikatu ondoren, animalien eta landareen zelulak nolakoak diren ikusiko da. Horretarako, tipula baten azaleko zelulak eta masaileko zelulak (giza epitelioa) tindatuko dira.

II.SAIOA. Drogen eragina Daphnian

  • Ur-arkakusoa (Daphnia) krustazeo ñimiño bat da, exoeskeleto zeharrargi bat duena, bere organoak mikroskopioaren azpian ikustea ahalbidetzen duena. Ezaugarri horri esker, hainbat substantziek (alkohola, nikotina, etab.) metabolismoan eragiten dituzten alterazioak monitorizatu eta beha ditzakegu.
  • Tailer honetan metodo zientifiko osoa aplikatuko da eta ikerketen emaitzak aurkeztuko dira.

III. SAIOA. Zure esku robotikoa fabrikatu eta bizitza eman

  • Tailer honen bidez, etxeko materialekin esku robotiko bat eraikiko da, ondoren, gure nerbioetatik bidaiatzen duten bulkada elektrikoek sortutako energia bildu eta eraldatzen duen elektrofisiologiako ekipo bati esker mugitu ahal izango dena.
  • Esperientzia honek gure nerbio-sistemak nola funtzionatzen duen, gure giharrak nola aktibatzen diren eta teknologia honek eskaintzen dizkigun aukera zabalak ikasteko balioko du.

Izen-emateak

Guztira 20 plaza prestatu dira Lehen Hezkuntzako zentroetarako eta 20 Bigarren Hezkuntzako zentroetarako. Era berean, ikastetxe bakoitzetik gehienez 2 pertsona joan ahal izango dira aurrez-aurreko saio bakoitzera (saioetan txandakatu ahal izango dira, gehienez ere, ikastetxe bereko 6 pertsona) eta gehienez 5 pertsona online saioetara (saioetan txandakatu ahal izango dira, gehienez ere, zentro bereko 6 pertsona).

Izen-emateak honako inprimaki honen bidez egin ahal izango dira: