1. Hasiera
  2. 'Vital Nazioarteko Argazki Lehiaketa' erakusketa
'Vital Nazioarteko Argazki Lehiaketa'

Informazioa

1991 eta 2004 artean, 200 herrialde baino gehiagoko 2.700 argazkilarik hartu zuten parte Vital Nazioarteko Argazki Lehiaketan, bere garaiko ospetsuenetakoa baitzen. Erakusketa baten bidez egingo dio Vital Fundazioak omenaldia orain ekimen horri. Erakusketa horretarako, urte haietan aurkeztutako 10.000 lanen artean nabarmendu ziren 33 aukeratu dira. 

Erakusketa honetarako hautatutako lanek egindako zazpi edizioetako bakoitza ordezkatzen dute (lehiaketa bi urtean behin egiten zen), eta jatorri askotakoak dira: Alemania (4), Japonia (3), Hong Kong (3), Frantzia (3), Danimarka (2), Belgika, Kroazia, Austria, Pakistan, Vietnam edo Ukraina eta hamabi Espainiako hainbat lekutakoak.