
Lurralde osoko ikasleek ezagutu ahal izango dute zer esperientzia metatu duten Añanan urte luzez zientzia-, kultura- eta natura-ingurune paregabean lanean. UPV/EHUk munduko aire zabaleko ikerketa-laborategi garrantzitsuenetakotzat jotzen du, zientziaren adar askotan dituen ahalmen handiei esker.
Informazioa
Haurren irakaskuntza modu guztiz seguruan osatuko duten hezkuntza-esperientziak sustatuko dira, Gatz Haranaren bitartez, zientzia ikuspuntu desberdinetatik bizitzera eramango dituen programa askotariko eta dibertigarri baten eskutik: geologia, kimika, fisika, paleontologia, historia, gastronomia, osasuna, etab.
Berreskuratze- eta azterketa-lanak eta ezagutzak gizarteratzea uztartu dira, eta, zehazki, eskola-taldeen kasuan, adin guztietara egokitutako hainbat ibilbide didaktiko eta parte-hartzaile egin dira. Aldi berean, hainbat ikaskuntza-laborategi garatu dira, hala nola gatz-dastatzeak edo gatzgile-tailerrak. Tailer horietan, adin guztietako neska-mutilek produktu tradizionalen balioa eta gatzgileen lanbidea ezagutzen ikasi ahal izan dute.
Tailerraren garapena
Diseinatu dira ikastetxeek eguneroko hezkuntza-jardueran garatzen dituzten edukiak osatzeko tailerreko metodologia erabiltzen duten unitate didaktikoak. Horrela, taldeetan segurtasun osoz lantzeko proposatzen diren gaiak gastronomia osasungarria, paleontologia, lanbide tradizionalak, natura zientziak, osasuna eta giza gorputza dira.
Programa didaktikoak, ezagutza-pilula eran, honako hauek sustatzea du helburu: ikerketa-lana taldean egitea, ekimen- eta irmotasun-espiritua, adimen-malgutasuna eta ikasleen gogoeta- eta kritika-interpretaziorako gaitasuna, baita besteen iritziekiko errespetua ere, ideiak eztabaidatzean argudiatuz.
Unitate didaktiko bakoitza etxean edo ikasgelan ondo egin daitezkeen jarduerek osatzen dute. Unitateak erronka bat proposatzen du edukiak indartzeko eta jarduera tailerraren iraupenetik harago zabaltzeko.
Unitate didaktikoak
Izen-emateak
Tailerrak telefonoz erreserbatu daitezke, 945 351 111 zenbakian, edo reservas@vallesalado.eus helbide elektronikoaren bitartez.