
Vital Fundazioaren erakusketa zentroa
Posta kalea, 13 eta 15 - 01005 Vitoria-Gasteiz
Ordutegia:
- 18:00etatik 20:30era (asteartetik-larunbatera)
- 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era (igande eta jaiegunetan)
Informazioa
'Suntsikorrak/Fungibles' Viphoto Fest jaialdiaren harira antolatutako argazki erakusketa da. Philippine Schaefer, Aitziber Barriga, Ahmed Salvador eta Jabi Sotoren lanak izango dira ikusgai.
Viphoto Fest jaialdia Arabako Argazkilari Elkarteak eta Amárica Aretoak antolatu dute. Vital Fundazioaren lankidetzarekin, estatu mailako erreferentziazko jaialdi bilakatu nahi du, eta hainbat ikuspegitatik ingurunera hurbilduko diren argazki proposamen garaikideak ekarri nahi ditu Gasteizera.
Antolatzaileek azaldu dutenez, 'Suntsikorrak' erakusketak zera azaldu nahi du: "irudia nagusi den gizarte postindustrial honetan, oraindik ere prozedura fotografikoetan oinarritutako sorkuntza moduak mantentzen direla, eta ingurunearen adierazpen gaitasunari buruzko hausnarketa egiten du, argazkia ez den irudia nagusi duen testuinguruan". "Materia irudi desmaterializatuaren munduan oinarri nagusi gisa, hala ere, teknologia mota guztiekin hibridatzeko aske. Irudi ukigarriak eramateko materia. Edo agian ez. Agian, irudiak berak garrantzia izateari utziko dio, materiaren diskurtsoa ahalduntzen denean. Ingurune gaseoso batean, irudiak sortzeko eremuan duen lekua eskatzen du solidoak".