VIPhoto Azoka– Argazkilaritza astelehenak Aisialdia

Argazkilaritza gure egunerokotasunaren osagai dugu, baina VIPhoto Azokak balioan jarri nahi du teknika hori, arte lana den aldetik, eta bilduma zaletasunean hastea sustatu. Ekimena Arabako Argazkilaritza Elkarteak abiarazi du. Elkarte horrek bertako eta estatuko egileen lanen erakusketa ahalbidetzen du bi egunetan eta herritarrak enkantean aritu daitezke.
Vital Fundazioak, aldi berean, ‘Argazkilaritza astelehenak’ hitzaldi zikloa sustatzen du, jarduera zabaltzea eta Artea eta Argazkilaritza eremuekin zerikusia duten ikuspuntuak eskaintzea helburu duten hitzaldi-solasaldiak.