V-G Wine City Ondarea

Vitoria-Gasteiz, ‘Ardoaren hiria’
Arabako hiriburua mahastizaintza eta ardogintza erreferente den aldetik sustatzea eta identitate propioa ematea da Vital Fundazioaren eta Vitoria-Gasteiz Wine City Elkartearen arteko lankidetza hitzarmenaren helburu nagusia. Gure Lurraldearen turismoaren eta ekonomiaren nahiz biztanleen garapenerako aukera, ardoarekin zerikusia duten eragile guztiak barne hartzen dituena: merkataritza, ostalaritza eta ardogileak.
Bizipenei eta ardoari buruzko solasaldiak
Ekimen ospetsuenetakoa ‘Bizipenei eta ardoari buruzko solasaldiak’ dira. Ziklo horretako topaketetan gizarteko arlo zeharo desberdinetako hainbat pertsona ospetsuk hitz egin eta bertaratutakoekin partekatzen dituzte, era informalean, ardoaren inguruko euren bizipenak eta ardoarekin duten harremana.