1. Hasiera
  2. Urkiolako parke naturalari I. itzulia
Ciclismo

Informazioa

Datorren irailaren 21ean hasiko da, Legution (Araba), Urkiola parke naturaleko lehen itzulia. 

Ibilbide osoak, 72 kilometrokoak, bi luzapen ditu, 11 eta 6 kilometrokoak, hurrenez hurren. Lehenak (36. km) aukera emango du, hainbat bidezidor lotuz, Besaide ezagutzeko (puntu zehatz horretan batzen dira Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia). Bigarrena (64. km) igoera lasai bat da, Albertiako pagadien artetik doana, bidezidor leun eta azkarretan barrena. Ordutegi mugatua egongo da bi luzapenak hartzeko.

Horrez gain, luzapen horiek alde batera utzita, 50 kilometroko ibilbide bat egin daiteke, erritmo lasaiagoan.

Izena emateak

Izena 2019ko irailaren 5era arte eman ahal izango da, 24:00etara arte. 400 plaza daude.

Izen ematearen prezioa honako daten araberakoa izango da:

  • 2019ko uztailaren 31ra arte 28 eurokoa izango da federatuentzat, eta 30 eurokoa federatu GABEENTZAT.
  • 2019ko abuztuaren etik 2019ko irailaren 5era arte 35 eurokoa izango da federatuentzat, eta 37 eurokoa federatu GABEENTZAT.
  • Probaren egunean bertan ezingo da izenik eman.

Informazio gehiago eskuratzeko edo izen emateko, jo hona: vueltaaurkiola.tk