1. Hasiera
  2. Una pastelería en Tokio
Una pasteleria en Tokio

Sinopsia

Sentaro dorayakiak zerbitzatzen dituen gozotegi txiki bateko nagusia da ("an" izeneko babarrun gorri eta gozoen saltsaz betetako pasteltxo txikiak). Emakume zahar bat, Tokue, bere sukaldean laguntzeko prest agertzen zaionean, berak gogo txarrez onartuko du.

Baina, eskuetan magia duela erakutsiko du Tokuek, "an" egin behar duenean. Bere errezeta sekretuari esker, negozio txikia loratzen hasiko da. Denboraren joan-etorrian, Sentarok eta Tokuek elkarri irekiko dizkiote bihotzak, zauri zaharrak erakusteko. (golem.es).