1. Hasiera
  2. Udazken-neguko hiri-ibilaldiak 19/20
Senderismo urbano

Informazioa eta programa

Vital Fundazioak jakin badaki gero eta gehiago direla bizitza aktiboa eta osasuntsua izan nahi duten 55 urtetik gorako pertsonak. Horregatik, elkarren artean osagarriak diren programa zabal bi eskaintzen ditu urtero. Hiri-ibilaldiak eta Arabatik egiten diren ibilbideak.

2006tik egiten dira Hiri-ibilbideak, borondatezko gidarien lankidetzari esker. Gida horiek, asteazkenero, 9:00etatik 12:00etara gutxi gorabehera, ibiltari talde bat gidatzen dute. Taldeak 35 lagunekoak izango dira, gehien jota. Egiten diren ibilbideek ez dute zailtasun teknikorik, eta ibilbidea bera egiteaz gain, hiriko leku esanguratsuren bat bisitatzeko aukera ere ematen dute. Arabako Batzar Nagusiak, Elikagaien Bankua, Suhiltzaileen Parkea, Seminarioa, Farolen Museoa edo Antezanako eliza dira denboraldi honetan ezagutu ahal izango diren zenbait leku. Euro bateko prezio sinbolikoa, zapatila pare bat eta arropa erosoa dira, udazken eta neguko hilabeteetan, hiri-ibilbideez gozatzeko eskakizun bakarrak.

Programa

  • 2019/11/13. 09:00. Erretana.
    • Irteera: Gamarra aparkalekua - Helmuga: Gamarra aparkalekua.
  • 2019/11/21*. 09:00. Batzar Nagusiak.
    • Irteera: Andre Maria Zuriaren plaza - Helmuga: Probintzia plaza.
  • 2019/11/27. 09:00. Gobeo-Yurre
    • Irteera: Ibaiondo G.E. - Helmuga: Ibaiondo. G.E.
  • 2019/12/04. 09:00. Elikagaien bankua
    • Irteera: Armentiagana 26 (kontzesionarioak) - Helmuga: Armentiagana 26 (kontzesionarioak).
  • 2019/12/11. 09:00. Gaztelu
    • Irteera: Hegoalde G.E. - Helmuga: Rotonda de Esmaltaciones
  • 2019/12/18. 09:00. Eskulturetako bidea
    • Irteera: Arco Antiguo Asilo (Alava k. 29) - Helmuga: Ali (herria).

Izena emateak

Izena emateak Kordoi Etxean (Aiztogile k. 24) irteera bakoitzaren aurreko ostegunetik aurrera.