Udako kanpusa Vital FundazioaHastapeneko kirola

Vital Fundazioak oinarrizko kirolaren aldeko apustua egiten du, prestakuntza-jarduera gisa; izan ere, kirol jakin bat modu ludikoan egiten ikasteaz gain, haurrentzat balio sozialen tansmisore izatea lortzen du, hala nola, talde-lana, lankidetza, lidergoa edo gainditzeko grina. Horretan oinarrituta, multikirol udako kanpusa antolatu du aurten 9 eta 15 urte bitarteko haurrentzat (2008 eta 2014 artean jaiotakoentzat, biak barne, Arabako lurralde historikokoak), 300 plazarekin sei txandatan.
Zer dago multikirol kanpusaren barne?
- Gasteiztik aukeratutako helmugara joan-etorria egiteko autobusa.
- Jantoki-zerbitzua.
- Kirol-ekipazioa.
- Istripu-asegurua.
- Igerilekua.
Informazioa
NOIZ?
- Ekainaren 26tik 30era
- Utzailaren 3tik 7ra
LEKUA ETA JARDUERAK
Santikurutze Kanpezo: errugbia, karatea, atletismoa eta eskubaloia
Agurain: futbola, herri kirolak, taekwondoa eta badmintona
- Bastida: saskibaloia, boleibol, padela eta esgrima.
ORDUTEGIA
Autobusa 9:00etan irtengo da Gasteiztik eta 17:30ean itzuliko da (gutxi gorabehera).
PREZIOA
Kanpusaren prezioa 75€-koa da txanda bakoitzeko.
Plazak esleitzea
Plazak zozketa bidez esleituko dira, kanpusean izena-emateko prozesuaren arabera.
AURREINSKRIPZIOA (doakoa)
- Maiatzaren 28ra arte, 23:59ean. Aurreinskripzioa webgune honen amaieran dagoen formularioaren bidez egin ahal izango da.
ZOZKETA
- Maiatzaren 29an
ESLEIPENDUNEN ZERRENDA
- Maiatzaren 31n 12:00etan, www.fundacionvital.eus webgunean.
IZEN-EMATEA (75 €)
- Zozketaren onuradun izan diren pertsonek maiatzaren 31tik ekainaren 7ra bitartean eman dezakete izena, 12:00etan.
- Izena-emateko metodoa posta elektronikoz jakinaraziko zaie bertan sarituak izango diren pertsonei. Plaza bakoitzeko inskripzio bakarra egin ahal izango da.
- Campus bakoitzean izena eman ondoren, campusari buruzko informazio guztia (ordutegiak, jarduerak, garraioa, etab.) emango da ekainaren 14an, asteazkena, 18:30ean Vital Fundazioa Kulturunean egingo den bilera informatibo batean.
* Prozesu honetan parte hartzeak berekin dakar prozesuaren arauak onartzea.
Esleipendunen zerrenda
Esleitutako plazen zerrenda hemen kontsultatu