1. Hasiera
  2. 'Txotxongiloa' eta 'Cinco lobitos'
SCV

TXOTXONGILOA

scv

Fitxa teknikoa

  • ZUZENDARITZA:  Sonia Estévez
  • GIDOIA: Javier Fernández Landaluce
  • EKOIZPENA: Tik Tak Animation
  • ARGAZKILARITZA: Yohanna Baena
  • ARTE ZUZENDARITZA: Sara Nikté Berrozpe, Sonia Estévez
  • MUSIKA: Jimmy Bidaurreta
  • MODEL - MAKERRAK: Sara Nikté Berrozpe, Sonia Estévez, Coke Rioboó, Joge Salvador
  • IRAUPENA: 10m
  • HIZKUNTZA: Sin diálogos

Sinopsia

Emakumezko txotxongilo bat gela batean itxita agertzen da, lurrean ahuspez eta geldirik. Hainbat esperientziaren ondoren, sokak lotzen zaizkio gorputzari eta bere mugimenduak gero eta arinagoak dira.

SONIA ESTÉVEZ

Zuzendaria, ekoizlea, model makerra eta stop motion animatzailea. Tik Tak Animation ekoiztetxe independentearen bazkide sortzailea da, gizarte-ekimeneko kooperatiba, stop motion animazioan espezializatua.

Hiru film labur zuzendu ditu: `Abiadura, `Txotxongiloa eta `Malkoak eta hainbat komertzial animazio teknika honetan.

CINCO LOBITOS

scv

Fitxa teknikoa

  • ZUZENDARITZA: Alauda Ruiz de Azúa
  • GIDOIA: Alauda Ruiz de Azúa
  • EKOIZPENA: Sayaca Producciones, Encanta Films, Buena Pinta Media
  • ARGAZKILARITZA: Jon D. Domínguez
  • MUNTAIA: Andrés Gil
  • MUSIKA: Aránzazu Calleja
  • ANTZEZLEAK: Laia Costa, Susi Sánchez, Ramón Barea DURACIÓN: 104 m.
  • IRAUPENA: 104 m.
  • HIZKUNTZA: Euskera (azpitituluak), Gaztelania, Ingelesa (azpitituluak)

Sinopsia

Amaiak haurtxo bat izan berri du. Bikotekidea kanpora joaten zaionean zenbait hilabeterako, Amaiari gainditu egingo dio egoerak: ezin du haurra zaindu eta aldi berean itzultzaile gisa zuen lanari berriz heldu. Gurasoen etxera babes bila joango dira Amaia eta haurtxoa, Amaia txikia zeneko etxera, euskal kostaldeko herri polit batera, han gurasoek zaindu egingo dutelakoan. Baina bizitzak beste plan batzuk ditu: ama gaixotu egingo zaio eta Amaiak zaindu beharko ditu denak. Bere amaren bizitza duela hogeita hamar urte biziko du. Etxekoandre bihurtuko da, bikotekidea kanpoan dela eta haurtxo bat eta amona gaixo bat zaindu behar dituela. Familia-rolak alderantzikatu eta harremanak betiko aldatuko dira. Alaba guztion ama bihurtuko da.

ALAUDA RUIZ DE AZÚA

Zinema Zuzendaritzan graduatu zen. Clases particulares film laburra aurkeztu zuen diplomatura-amaierako lan gisa, eta 30 sari baino gehiago lortu zituen horrekin. Ikasketak amaitu ondoren, zuzendari laguntzaile eta script gisa egin zuen lan, gero publizitate-ekoizpenean hasi zen. Lo importante, Dicen, Nena  eta No me da la vida film laburrak zuzendu ditu. Egileak Berlinaleko Panorama sailean aurkeztu zuen Cinco lobitos, bere lehen film luzea, Málagako zinema-jaialdiko garaile Nagusia.

TRAILERRA

Sarrerak

  • Abonuen prezioa: 15 €
  • Sarreren prezioa: 4 €

Saio bakoitzerako sarrerak Cordon Etxean, Vital Fundazioa Kulturunean, hasi baino ordubete lehenagotik (eserlekurik balego) eta inprimaki honetan daude eskuragarri:

SARRERAK AGORTUA