
Vital Fundazioak ahalegin handia egiten du urtero aurreko urtean euskal profesionalek egindako edo ekoitzitako zinema-lanik onenak izateko. Aurten 39.edizioa ospatuko du eta Vital egun bakoitzean film luze bat eta labur bat proiektatuko ditu. Ondoren, solasaldi bat izango dute protagonistekin.
TULA
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARITZA: Beatriz de Silva
- GIDOIA Beatriz de Silva
- EKOIZPENA: Katixa De Silva, Iñigo De Silva
- ARGAZKILARITZA: Víctor Benavides
- MUNTAIA: Maialen Sarasua
- SOINUA: Íñigo Olmo, Andrea Sáenz
- ANTZEZLEAK: Tamara Berbés, Eider González
- IRAUPENA: 13 min
- HIZKUNTZA: Gaztelania
Sinopsia
Tula arduratzen da emakumezkoen eskola bateko komunak garbitzeaz. Lanaldia aldatu egin zaio zuzendariaren hamalau urteko alabak haurdun dagoela aitortu dionean.
BEATRIZ DE SILVA
Publizitatean eta Giza Baliabideetan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Zinema eta Telebistako Gidoi Masterrean graduatua. Liburu hauen egilea da: `Mármol eta `Barro. Gidoilaria eta zuzendaria da, baita antzerkigilea eta El Beso antzezlanaren zuzendaria ere. Tula bere opera prima da.
TRAILERRA
EL VASCO
Fitxa teknikoa
- ZUZENDARITZA: Jabi Elortegi
- GIDOIA: Xabi Zabaleta, Arantxa Cuesta
- EKOIZPENA: Pausoka Entertainment, Prisma Cine Oeste Films
- ARGAZKILARITZA: Jon Sangroniz
- MUNTAIA: Raúl López
- MUSIKA: Fernando Velázquez
- ANTZEZLEAK: Joseba Usabiaga, Eduardo Blanco, Itziar Aizpuru, Inés Efrón, Laura Oliva
- IRAUPENA: 100m.
- HIZKUNTZA: Euskera (azpitituluak), Gaztelania
Sinopsia
Mikelek bizimoduz aldatzea erabaki eta senide urrun baten gonbidapena onartuko du Argentinara joan eta bertan bizitzen jartzeko. Alabaina, berehala ohartuko da Chelo bere osaba ludopata atsegin eta edalea baino ez dela, eta ezin diola ezer eskaini. Horrez gainera, dena korapilatu egingo da Amuma Dolores –Cheloren ama– hamar urteko lozorrotik esnatzen duenean Mikeli sehaska-kanta bat euskaraz abesten entzun eta Juanitorekin –bere anaia eta Mikelen aitonarekin– nahasten duelako. Hortik aurrera, herri osoa kontzentratu egingo da Doloresi sinetsarazteko 50eko hamarkadan eta bere jaioterrian –Bermeon– jarraitzen duela.
JABI ELORTEGI
Ikus-entzunezko errealizazioa ikasi zuen Madrilgo CEV ikastetxean. Fikziozko film luzeak zuzendu ditu, hala nola Zorion perfektua, baita tv movieak ere, adibidez Go!azen, dokumentalez gain, esaterako, Galerna. The Uknown Storm eta 1983. Euskadi inundada. Telesailen zuzendari gisa ere jardun da: Goenkale, Balbemendi, Aitaren etxea, Go!azen, Ihesaldia eta Beti mugan.
TRAILERRA
Sarrerak
- Abonuen prezioa: 15 €
- Sarreren prezioa: 4 €
Saio bakoitzerako sarrerak Cordon Etxean, Vital Fundazioa Kulturunean, hasi baino ordubete lehenagotik (eserlekurik balego) eta inprimaki honetan daude eskuragarri:
SARRERAK AGORTUTA