
Vital Fundazioak eta Artea kultura elkarteak 'Topaketa gertagaitzak' hezkuntza proiektua aurkeztuko dute gala batean
Informazioa
'Topaketa gertagaitzak' ipuin formatuko liburua da, Belén Corralek eta María Piérolak idatzi dute, Diana H. Palaciosek egin dizkio ilustrazioak eta Iñaki Piérolak konposatutako abesti baten letra inspiratu du.
Datorren ostiralean, abenduaren 3an, aurkeztuko dute, familia osoarentzako gala batean (Vital Fundazioa Kulturunean, 18:30ean), eta sarrera doakoa izango da.
Liburua
12 urteko bi neskatoren istorioa kontatzen du, bata Afrikakoa eta bestea Europakoa. Klase-proiektu bati esker ezagutuko dute elkar, eta elkarrekin planteatuko dute nola hobetu dezaketen haiek eta gainerakoek planeta. Liburu egileek Afrikako kontinentera egindako bidaia batean inspiratuta dago, Teo Corralen bizipenetan oinarritutako benetako historia eta testuinguruekin.
"Topaketa Gertagaitzak lanak mezu garrantzitsua du planeta zaintzeko beharrizanari buruz, eta pertsona bakoitzaren ekintza txikien bidez lor daitekeela erakusten du, beste batzuen erabaki handien zain egon gabe; helburu horretan ez daude mundu bi, lehena eta hirugarrena, bakarra baizik