1. Hasiera
  2. ‘Prólogo’ Erakusketa
Prologo

Informazioa

Gaur egun EHUko Pintura Masterra egiten ari diren hemeretzi emakumezko ikasleren lanak biltzen ditu erakusketa honek. Testuinguru eta pintura pentsatzeko eta egiteko modu desberdinak dituzte ikasleek. Aurkeztu diren lanak -ikasle bakoitzeko bat- oso anitzak dira, gehien bat artistek Masterra egiten hasi baino lehen egindakoak. Gehienak oihal gaineko pintura akrilikoz eta olioz egindakoak dira, hala ere, beste prozedura piktoriko batzuk ere badaude. Lanen neurriak ere anitzak dira, folio neurritik (21 x 29,7cm) hasita, 200 x 150 cm-ko lanetaraino.

Artistentzat abiapuntua da erakusketa hau. Duela hilabete eskas hasi dira masterrean eta “makineria abiatzen ari da”. Erakusketa eskaneatze antzeko bat izango da, ikasle bakoitzaren abiapuntua, ikusmira Unibertsitatean partekatuko dituzten esperientzia-hilabeteetan jarrita. Hortik datorkio izenburua erakusketari ‘Prólogo'.