1. Hasiera
  2. Praktikak Enpresetan Prestakuntza Programa
Becas EmpleoAraba

Informazioa

SEA eta Vital Fundazioak batera finantzatzen duten programa horren helburua honakoa da, unibertsitate edo lanbide heziketa titulua duten gazteei SEAren bazkide diren enpresetan praktikak egiteko aukera ematea, prestakuntzan jasotako ezaguerak euren kualifikazio profesionaleko eginkizunetan gara ditzaten. Hartara, lortutako kualifikazioa eta enpresek benetan eskatzen dutenaren artean dagoen aldea murriztea da helburua, eta horrela, pertsona horiek laneratu daitezela erraztea.

Betebeharrak

  • 30 urtetik beherako gazteentzako.
  • Araban bizi direnak.
  • Unibertsitate eta/edo lanbide heziketako tituludunak.
  • Euren ikasketak azken bi ikasturteetan amaitu dituztenak.

Informazioa eta izena emateak

Izena eman nahi dutenek eskaera bidal dezakete empleo@empleoaraba.es helbidera, gaian honako hau idatzita: ‘Beka programak’ eta curriculuma, NAN kopia, tituluaren kopia eta Lanbideko alta (DARDE) erantsi behar dituzte.

Informazio gehiago ere eska daiteke, 945 000 400 telefonoaren bitartez.