1. Hasiera
  2. 'Plastikorik ez' eskola-lehiaketa

'Plastikorik ez' eskola-lehiaketaHezkuntza programak

Informazioa

Zer egin behar da parte hartzeko?

Gure planeta eraldatzeko gogoa duen pertsona talde bat elkartzea. LHko 5. eta 6. edo DBHko 1,2,3 edo 4ko ikaslea izatea. Bakarrik, lagun talde batekin (sare sozialen bidez koordinatu zaitezkete) edo familikoekin (gurasoak, anai-arrebak, osaba-izebak, lehengusu-lehengusinak,...). Bideo bakoitzean gehienez 5 parte hartzaile egon daitezke.

Zer aurkeztu behar da?

Ipuin bat, abesti bat, poema bat, koreografia bat, bideo dibertigarri bat edo gure eguneroko bizitzan erabilera bakarreko plastikoaren kontsumoa murrizteko kontzientziatzen laguntzen duen zerbait. Nola? Aurkezpena bideo labur bat izango da (mikro bideoa). Bideo horren amaieran parte-hartzaile guztiak agertu beharko dira, 'ni 0 plastikoa naiz”' kanpainaren leloa esanez. Bideoek gehienez 3 minutu iraungo dute.

Aurkezteko epea eta tokia

Maiatzaren 15a izango da bideoak onartzeko azken eguna.

https://medioambiente.fundacionvital.eus helbidean inprimakia bete eta bideoa Whatsapp bitartez bidali behar da, inprimakia amaitzerakoan zuzenean irekitzen dena.

Lehiaketaren funtzionamenduaren inguruko edozein zalantza edo argibide behar izatekotan hurrengo bideak erabili ditzakezue:

Sariak

Jasotako lanak baloratzean, honako hauek hartuko dira kontuan: adiLehenengo sei sariak egongo dira.entzia, baita estiloa, sormena eta irudimena ere.   
Lehenengo sei sariak egongo dira.

Saria honakoa izango da: Asteburuko bidaia bat, eta irabazleek esperientzia paregabea biziko dute, hondakinak birziklatzearen garrantziaz jabetu daitezen, ingurunean egingo duten ekintza zuzen baten bidez. Jarduera eta tailerrekin batera, itsasoak ekartzen duen hondakin-kantitatea egiaztatuko dute, batez ere plastikoak, forma eta tamaina guztietakoak.

Kontzientziazioaz gain, talde-lanaren, mugak gainditzearen, konpromisoaren eta elkartasunaren balioak sustatzen dira, gure planeta hobetzen laguntzean, etxera itzuli eta neurriak hartzeko helburuari jarraiki. Esperientzia paregabea da.

Egungo egoerak ahalbidetu bezain pronto gozatuko da. Garaiz jakinaraziko dugu.

Aurkeztu diren lan guztien artean, epaimahaiaren aldetik balorazio altuena izan duten bideoak aukeratuko dira, finalean parte hartzeko, eta sari banaketa ekitaldira gonbidatuak izango dira. Finalista guztiek jasoko dute merezitako esker ona.