1. Hasiera
  2. 'Peli Romarategi misiolari eta artistaren 100 urte' erakusketa
100 años de Peli

Informazioa

1922an Errementari kalean jaiotako misiolari honek bat egin zuen Gasteizko Elizbarrutiak 40ko hamarkadan behartsuenak ziren herrialdeetan misioak bultzatuz abiarazi zuen apustuarekin. Arte eta Ofizio Eskolan ikasi zuen, eta, gaur egun Bibat Museoa den Bendaña Jauregian zegoen Agirreren oinordeko tailerretan hasi zen ebanisterian lanean. Vatikanoko tailerretatik eta Madril, Bartzelona eta Bilboko beste eskola eta lantegi batzuetatik igaro ondoren, bere obra erlijiosoa hobetzeko teknika berriak aurkitu zituen: egurra, beira, zeramika, esmaltea, kobrea, mosaikoa, turkesa, korala edo tagua, besteak beste. Bere lan gehienak Ekuadorren egin zituen.

Garai bereziki zailean (gerra zibila eta gerraostea) Peli dantzaria eta euskalduna zen eta euskal kulturari emandako babesak kartzela ekarri zion. Ekuadorren, elizbarruti sortu berri eta ororen premian, kaperak eta etxeak jantzi eta duintzen zituen bere mural eta beirateekin. Eraikin xume haiek argiz eta kolorez betetzen ziren, bere eskuetan bizia hartzen zuten harri eta kristalezko zati txikien bidez.

Fernández de Romarateguik 180 obra baino gehiago sortu ditu, besteak beste, beirateak, mosaikoak, sagrarioak eta aldareak elizetan, baita eskoletan eta laguntza-zentroetan ere, Ekuadorren batez ere. 1988an Euskadira itzuli ondoren, Urkiolan egin zuen lan, euskal elizbarrutiek santutegi hori eskaintzen baitzieten itzultzen ziren misiolariei. Han dago bere lanik adierazgarriena. Bi urteko lan zehatzaren ondoren, 170 metro karratu ditu eta erretaula nagusiak, esaterako, Bizitzaren Zuhaitzaren diseinuarekin, 800.000 tesela baino gehiago ditu. Santutegiak, gainera, zorutik sabairaino, mosaiko eta beirazko dozenaka obra ditu.

 

Hitzaldiak

Hil honetako azken bi ostegunetan eta otsaileko lehenengoan, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua) hiru hitzaldi egingo dira, guztiak 19:00etan, gaur egun Vitoria-Gasteizko Seminarioko apaiz-egoitzan bizi den ehun urteko misiolari honen bizitzari eta ondare artistikoari buruz..

 - Urtarrilare 20, Juan Ramon Etxebarria misiolari arabarrak Peli Romarateguik Ekuadorretik igaro ondoren utzitako mural eta beirateetatik egingo du ibilbidea, hura izan baitzen misiolari izan zuen lehendabiziko bizilekua eta 33 urte zituenetik 66 bete arte izan zen bertan.

- Urtarrilaren 27an, Pablo Mora ekuadortar artisauak Manabiko probintzian dagoen Andeetako Maria Auxiliadora Pedernales-eko elizako beiratearen berreraikuntza aztertuko du, 2016ko lurrikararen ostean kalte larriak jasan zituen-eta.

- Otsailaren 3an, mahai-inguru baten txanda izango da. Bertan, horma-arteak gaur egun fedearen transmisioan duen balioaz eztabaidatuko da, eta hizlari izango da Monsinore Nestor Herrera Heredia, Machalako gotzain emeritua.

Los dos últimos jueves de este mes y el primero de febrero, Vital Fundazioa Kulturunea (La Paz 5, 1ª planta de Dendaraba), acogerá tres conferencias, todas ellas a las 19:00, sobre la vida y el legado artístico de este centenario misionero que actualmente vive en la residencia sacerdotal del Seminario de Vitoria-Gasteiz.

 

Bisitak gidatuak

Era berean, urtarrilaren 16an eta 30ean, igandeak, ('Pelik’ 100 urte beteko ditu 30ean), 12:30ean, erakusketa ikusteko bisita gidatuak izango dira, gehienez ere 20 laguneko taldeentzat eta hitzordua aldez aurretik eskatuta.